Partekatu edukia
Nafarroako Arartekoak administrazio ez-laguntzailetzat jo du Azagrako Udala, izan ere, ez dio erantzun herritar batek aipatu toki erakundearen aurrean abiarazi duten kexaren harira igorri diren ondoz ondoko errekerimenduei.
Kasuaren jatorria 2015eko maiatzaren 14an aurkeztutako kexa bat da, herritar batek informazio publikoa lortzeko duen eskubidea egoki errespetatua izan ez zela uste zuelako.
Nafarroako Arartekoak, kexa behin jasota, toki erakundearen ikuskaritza betez, informazioa eskatu zion Azagrako Udalari 2015eko maiatzaren 21ean. Idazki horretan, eskaerari erantzuteko epea hamabost egunekoa zela adierazi zen, uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legean ezarritakoarekin bat eginez.
Legezko epea igaro ondoren, informaziorik ez genuenez, Nafarroako Arartekoak hiru aldiz errepikatu behar izan zuen informazio errekerimendua, 2015eko uztailaren 28an, irailaren 21ean eta urriaren 15ean. Azagrako Udalari bidalitako errekerimenduetan, Nafarroako Arartekoak erakunde ikuskatzailearekin duen kolaboratzeko betebeharra gogorarazi zion.
Azkenik, informazioak bidali gabe jarraitzen duenez, Nafarroako Arartekoak Azagrako Udalaren lankidetza gabezia adierazi du. Era berean, Arartekoak toki erakundeari gomendatu dio kexagileari emandako informazioa osatzeko, Udalaren aurrean eskatu zuen dokumentazio publikoa eskuratzea erraztuz, egon daitezkeen izaera pertsonaleko datuen behin behineko banaketari kalterik egin gabe.
Azagrako Udalari igorritako idazkian, erakundeak lankidetza gabezia hori Nafarroako Parlamentuari jakinaraziko diola jaso da eta, horretarako, 2015eko jarduerari buruzko urteko txostenaren aurkezpena baliatuko duela. Bestetik, Nafarroako Arartekoari Laguntzen ez dioten Administrazioen Erregistroan ere udalaren jarrera jasoko duela adierazi da eta berariaz aipatuko dela Azagrako Udala, bai eta, beharko balitz, tokiko agintaritza erantzulea ere.
Partekatu edukia