Partekatu edukia
Nafarroako Arartekoak Zuzenbideko gradua duten pertsonentzako 3 beka onartu ditu aurten, egresatuen prestakuntza juridikoa sustatzeko, herritarren eskubideak babestu eta hobetzearen arloan erakundeak egiten dituen jarduerak zuzenago ezagut ditzaten.
Beka berrien deialdiak gaur egun indarrean dauden beken muga-egunen egutegiaren arabera egingo dira, eta, horrela, mailaz mailako ohiko erreleboari ekingo zaio, beken iraupena urtebetekoa baita.
Beka-erregimen hori 2018an hasi zen, eta etenik gabe mantendu da orain arte. Urtero, 2 beka onartzen dira, euskara jakiteko baldintzarik gabekoak, eta 1 baldintza horrekin, erakundeak Foru Komunitateko hiru hizkuntza-eremuetako herritarren kontsultei eta kexei erantzun behar baitie.
Deialdiko lehenengo txanda euskara eskakizuna duen bekari dagokio aurten, eta beste bi deialdiak, ziur aski, berritzea dagokien egunetan egingo dira, hau da, maiatzean eta urrian.
Beka horien hileko zenbateko gordina 1.050 eurokoa da, laguntza ekonomiko publiko gisa, eta ez soldata gisa. Beka emateak berekin dakar onuradunak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean sartzea, prestakuntza-programetan parte hartzen duten pertsonak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean sartzeko baldintzak arautzen dituen urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuaren arabera
Prestakuntza-bekak bateraezinak dira Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioak emandako bekekin, bai eta beste administrazio, instituzio edo entitate publiko zein pribatu batzuek edo partikularrek emandako bekekin ere.
Hauek dira eskatzaileek bekaren iraunaldi osoan bete behar dituzten baldintzak:
Euskararen ezagutzaren baldintza duen bekaren kasuan, ezinbestekoa da, halaber, euskarako B2 maila edo maila baliokidea izatea.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Nafarroako Arartekoaren webguneko Gardentasuna atala bisitatu daiteke, edo, zuzenean, deialdia.
Partekatu edukia