Partekatu edukia
Nafarroako Parlamentuaren aurreko agerraldia
2016KO TXOSTENA
Eskerrik asko, Nafarroako Parlamentuko presidente andrea, Nafarroako Gobernuko presidente andrea, jaun-andreok, egun on.
Niretzat ohorea da Nafarroako Parlamentuaren osoko bilkuraren aurrean agertzea, Nafarroako Arartekoaren 2016ko txostenaren laburpen hau azaltzeko.
Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean argitaratu da txostena, eta apirilaren 12an Foru Araubide Batzordearen aurrean azaldu nuen laburpen bat, xehetasun gehiago emanez.
Labur azaltze aldera, datu gutxi batzuetan laburbilduko ditut orduan adierazitakoak.
2016an honako jarduera hauek egin zituen erakundeak:
Oro har, 1.965 jarduera egin zituen erakundeak, eta 11.617 pertsonak bulegoarekin harremanak izan zituztela kalkulatu da.
Erakundeak, bere funtzio ikuskatzailea betetzeko, 677 ikerketa egin ditu Administrazio Publikoen jardunari buruz, eta 362 ebazpen eman ditu. Ebazpen horietan, 235 gomendio, 121 legezko betebeharren gogorarazpen, 84 iradokizun eta 47 arautzeko iradokizun daude.
2016an aurkeztutako kexak 2015ean aurkeztutakoak baino gutxiago izan dira; izan ere, 2015ean 1.546 aurkeztu ziren, eta % 46,3 jaitsi da kexen kopurua. Hala ere, kexen ondorioz hasi diren espedienteen kopurua kontuan hartuta (espediente batek zenbait kexa berdin edo elkarrekin lotutako zenbait kexa har ditzake), 2015ean 810 kexa-espediente hasi ziren, eta 2016an, berriz, 830. Beraz, iazkoaren antzeko kopurua da, zertxobait handiagoa gainera.
Kexen xehetasunak txostenaren bigarren kapituluan jasota daude.
Kexen kopuru handienak sortu dituzten arloak honako hauek dira, handienetik txikienera: funtzio publikoa, gizarte-ongizatea, hezkuntza, enplegu publikorako sarbidea, osasuna, ingurumena, ogasuna, hirigintza, trafikoa, herritarren segurtasuna, etxebizitza eta justizia.
Lehen arloari edo funtzio publikoari dagokionez, kexa hauek gailendu dira: kontratu administratiboak dituzten aldi baterako irakasleei uztaileko eta abuztuko soldata ordaintzeko eskatzeko aurkeztutako kexak; osasun-arloko langileek beren familia-bizitza eta lana bateratzeari buruz aurkeztutako kexak; funtzionario publiko batzuei zenbait gehigarri ez aitortzearekin desadostasunak adierazten dituzten kexak; eta, azkenik, laneko jazarpen-egoeretan neurriak ez hartzearekin lotutako kexak.
Bigarrenik, gizarte-ongizateari buruzko kexak ageri dira. Horien artean, haurtzaroa eta nerabezaroa babestearekin lotutako kexak nabarmendu dira, bai eta adingabeen babesik ezarekin, banandutako gurasoen ardurapeko zaintzarekin edo arretarekin, eta zenbait zentrotako funtzionamenduaren erregimenarekin lotuak ere (behaketa eta harrera zentroak –BHZ– eta neurri judizialak betetzeko Ilundaingo zentroa).
Era berean, Gizarteratzeko Errenta (GE) ukatzearekin, eta prestazio hori ematea edo berritzea atzeratu izanarekin lotutako kexak ere aurkeztu dira, bai eta hura bahitzearekin lotuak ere, oinarrizko prestazio publiko hori bahitu ezin bada ere.
Hirugarren tokian hezkuntzarekin lotutako kexak daude, eta honako hauek nabarmendu dira: ikastetxeen onartze-prozesuei buruzkoak eta eskatutako modalitateetan ez onartu izanari buruzkoak, ingelesaren irakaskuntzari buruzkoak, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen heziketari buruzkoak, eta beka-deialdi berriaren erregimenari buruzkoak.
Laugarren tokian enplegu publikorako sarbideari buruzko kexak daude, enplegu publikoa berdintasunean, merituan eta gaitasunean eskuratzeko baldintzak nahi dituzten herritarrek aurkeztuak. Kexa horiek dira, batez ere, aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenden kudeaketari buruzkoak; beste batzuk, berriz, desgaitasunak dituzten pertsonen lehentasuna kontratazio zerrendetan aldatzearekin ados ez daudenen kexak dira. Halaber, nabarmentzekoak dira Nafar Lansare erakunde autonomoaren beharretarako goi-mailako tituludunen lanpostuetarako izangaien bi zerrenda proba selektiboen bidez eratzeko deialdiaren oinarriekin lotutako kexak, deialdiak ez baititu kontuan hartzen Laneko Zientziak eta Soziologia lizentziak.
Bosgarren tokian osasunaren arloarekin lotutako kexak ageri dira, eta honako hauek nabarmendu dira: izandako arreta kliniko zehatz batekin ados ez dauden herritarren kexak, itxarote-zerrendekin lotuak (batez ere, errehabilitazioaren alorrarekin lotuak), eta osasun-prestazioak eta diru-itzultzeak ez onartzearekin lotuak.
Seigarren arloa ingurumena da, eta aurtengoan ere askotariko jarduerek sortutako zaratekin lotutako kexak gailendu dira, batez ere gazteen etxabeek, ostalaritza-negozioek eta industriek sortutako zaratak direla eta. Halaber, ingurumenari buruzko informazioa ez ematearekin lotutako kexak, herritarren parte-hartzea mugatzearekin lotutako kexak eta Nafarroako zenbait udalerritan bizitoki-eraikinetako etxabeetan beilatokiak jartzearekin ados ez dauden herritarren kexak ere aurkeztu dira.
Ogasunaren arloan, zerga hauekin lotutako kexak nagusitu dira: pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren likidazioa, hiri-kontribuzioa, eta hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga. Azken multzo horretako kexa batek planteatu du ulergaitza dela zerga hori ezartzeko arrazoia; izan ere, ez da balio-gehikuntzarik izan, krisiaren ondoriozko balio-gutxitzeak baizik. Planteamendu hori Auzitegi Konstituzionalak berretsi du 2017an.
Zortzigarren tokian, hirigintzaren arloko kexak ageri dira. Aurreko urteetan bezala, honako gai hauekin lotutako kexak aurkeztu dira: ekimen partikularreko plangintza-aldaketen izapidetzeen ukapenekin eta geldotasunarekin lotuak; herritarrek salatuta, hirigintza-araudia betetzen ez den egoeretan udalerri batzuek legedia babesteko erakutsi duten gelditasunarekin lotuak; eta hirigintza gauzatzeko moduarekin lotutako zenbait kexa.
Bederatzigarren tokian, trafikoaren arloa dago. Ezarritako isunekin ados ez dauden herritarrek aurkeztutako kexak gailendu dira, bai eta Iruñeko aparkaldi mugatuko guneetan udal garabiak funtzionamendu oso zorrotza eta garestia duelako jarritako kexak ere.
Hamargarren tokian, herritarren segurtasunaren arloa ageri da. Arlo horretan polizia-kidegoetako agenteek herritarrei emandako tratu desegokiarekin lotutako kexak nabarmendu dira, bai eta Iruñeko espetxeko funtzionario batzuek presoei emandako tratuarekin lotura dutenak ere.
Hamaikagarren tokian, etxebizitzaren arloarekin lotutako kexak daude. Kexa horiek alokairu-erregimenean dauden etxebizitzak eskuratzeko herritarrek dituzten eragozpenekin daude lotuta; besteak beste, eskaria handia delako, eta eskaintza, berriz, urria, babestutako etxeak baldintza txarretan daudelako, eta familien beharretara hobeto egokitzen diren beste etxebizitza batzuk eskuratzeko oztopoak daudelako.
Hamabigarren tokian justiziarekin lotutako kexak ageri dira, eta honako hauek nabarmendu dira: planteatu dituzten prozesu judizialetan atzerapenak egon direla uste duten herritarren kexak, doako laguntza juridikoa ez onartzearekin lotutako kexak, eta eragiten dieten ebazpen judizialekin ados ez egotearekin lotutako kexak.
Erakundeak 35 ofiziozko jarduketa egin ditu.
Horietatik zazpi gizarte-ongizateari buruzkoak izan dira. Jarduketa horien artean gailendu dira adingabeei babesa emateko pisu batera, adimen-desgaitasuna duten pertsonen zentro batera eta gaixotasun mental larriak dituzten pertsonen egoitza batera egindako bisitak. Halaber, Caritasek Errenta Bermatua eta larrialdi-laguntzak aurreratzeri buruzko jarduketak ere egin dira. Arlo horretan, Siriako hondamendi humanitarioari buruz Espainiako Ararteko guztiek egindako adierazpen bateratua ere sartzen da.
Hiru ofiziozko jarduketa osasunaren arloari buruzkoak izan dira: lehenengoa, gaixotasun arraroak dituzten pertsonei arreta emateari buruzkoa; bigarrena, otsailaren 25eko 8/2013 Foru Legea (Nafarroako osasun-sistema publikoan doako osasun-laguntza jasotzeko eskubidea Nafarroan bizi diren pertsonei aitortzen diena) eraginkortasunez aplikatzeari buruzkoa; eta hirugarrena, larrialdi-zerbitzuko gaueko txandan ekografiak egiteko denbora asko itxaron behar izateari buruz.
Ingurumenaren arloan, hiru ofiziozko jarduketa egin dira. Haien artean gailendu da Nafarroako Erriberako airearen kalitatearen hobekuntza-plana landu ez izanari buruzkoa; beste bat, berriz, errepide- eta trenbide-ardatzen zaraten mapa ez onartzeari buruzkoa da.
Beste hiru jarduketa trafikoari eta bide-segurtasunari buruzkoak izan dira: bat, Iruñeko bizikleta-zirkulazioari buruzkoa; beste bat, Nafarroako probintziako trafiko-buruzagitzan aztertzaile gutxi izateari buruzkoa; eta, hirugarrena, Iruñeko Ermitagaina auzoan autoek oinezkoak harrapatzeari buruzkoa.
Halaber, hiru ofiziozko jarduketa egin dira Foru Zuzenbide Zibilaren arloan: bat, gurasoek semea edo alaba aitortzeari buruzkoa; beste bat, inbentariorik ezagatik fideltasunaren legezko gozamena galtzeari buruzkoa; eta, hirugarrena, testamentugilearen erabakitzeko ahalmenari buruzkoa (bigarren aldiz ezkonduta dagoenean). Horiek guztiek agerian jarri dute Foru Berriaren berrikuspen sakon baten beharra.
Gainerako ofiziozko jarduketen artean, honako hauek aipatzekoak dira:
Gainera, aurreko urteetan bezala, erakundeak Nafarroako haurren eta nerabeen egoera balioetsi du. Bildutako datuek agerian jarri dute 2016an, oro har, ugaritu egin dela adingabeak babesteko sistemaren jarduera.
Aurreko urteetan baino gehiago dira sistema horrek artatutako adingabeak (1.446 adingabe 2016an), eta esku-hartzeko neurri zorrotzak kasu gehiagotan hartu behar izan dira, hala nola adingabeen zaintza hartzea (739 adingabe) edo adingabeen tutoretza hartzea (253 adingabe).
Halaber, gizarte-gatazka egoeran dauden adingabeen kopurua (728 adingabe) eta erreforma-sisteman dauden adingabeen kopurua (39 adingabe) handitu egin dira.
Bestalde, Administrazioak zaintza onartuta duenean, eragozpenak agertu dira arrisku-egoeran edo babesgabetasun-egoeran dauden adingabeei harrera-familien bidez arreta emateko (harrera guztiak kontuan hartuta, harrera-familien bidez egindakoek behera egin dute 2015etik 2016ra: % 54,6tik % 45,7ra); hori dela eta, ugaritu egin dira instituzionalizazio-egoerak, hain zuzen ere, legeak minimizatu nahi dituen egoerak.
2008an hasita, erakundeak sustatzen du herritarren parte-hartzea zerbitzu publikoen hobekuntzan. Horrenbestez, 2008az geroztik, herritarrek 300 hobekuntza-proposamen aurkeztu dituzte. Haietatik hamahiru 2016koak dira.
2016an, herritarrek proposamen hauek egin dituzte, besteak beste:
Adierazi dugun bezala, erakundeak 446 gomendio, iradokizun eta legezko betebeharren gogorarazpen egin zituen guztira 2016an.
Egindako gomendioen eta iradokizunen artean, arau-izaera edo izaera orokorra duten batzuk azpimarratu nahi izan ditut. Horrela, besteak beste, hauek iradoki dira:
Gizarte-ongizatearen arloan:
Osasunaren arloan:
Enplegu publikokolanpostu bat eskuratzearen arloan:
Funtzio publikoaren arloan:
Etxebizitzen arloan:
Hezkuntzaren arloan:
Ogasunaren arloan:
Kulturaren arloan:
Erakundearen Herritarrentzako Arreta Bulegoak herritarren 910 kontsulta jaso eta erantzun ditu.
Ugarienak gizarte-ongizatearen arloko kontsultak izan dira. Herritarrek adingabeen babesari, Gizarteratzeko Errentari (GE) eta desgaitasunari buruzko kontsultak egin dituzte.
Bigarren ugarienak hezkuntzari buruzkoak izan dira. Arlo horretan, Hezkuntza Administrazioak ikastetxeetan eta haur-eskoletan sartzeko ezarritako irizpideak aplikatzeari buruzko kontsultak egin dira, bai eta bekak eskuratzeari, ukatzeari edo kobratzeari buruzkoak, eta behar bereziak dituzten ikasleak hezteari buruzkoak ere.
Jaun-andreok, 2016ko txostenaren laburpen honetan erakundearen jardueraren alderdi adierazgarrienen berri ematen ahalegindu naiz. Nolanahi ere, zuen esanetara nago, edozein azalpen behar izanez gero, edo iradokizunen bat egin nahi baduzue, herritarrei zerbitzu hobea emate aldera.
Eskerrik asko zuen arretagatik eta begiruneagatik.
Francisco Javier Enériz Olaechea
Nafarroako Arartekoa
Partekatu edukia