Partekatu edukia
Patxi Vera Nafarroako Arartekoak Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidenteari harrera egin dio gaur erakundearen egoitzan, joan den maiatzean egindako azken foru- eta udal-hauteskundeen ondoren kargua berriz hautatzean. Ganberako presidentea Nafarroako agintariekin izaten ari den bisita-errondaren barruan kokatzen da topaketa. Patxi Verak erakundearen jardueraren berri eman dio, eta aurreko urteko aldi berarekin alderatuta jasotako kexa-kopuruak gora egin duela jakinarazi dio. Bileran, bi erakundeentzat interes komunekoak diren hainbat gai jorratu dira, bai eta beren lankidetza- eta koordinazio-lanekin jarraitzeko borondatea ere.
Partekatu edukia