Partekatu edukia
Nafarroako Arartekoko Patxi Vera Tuterako “La Romani” Ijito-elkartearen egoitzara joan zen urriaren 11n, eta bilera bat izan zuen bertako arduradunekin. Verarekin batera Susana Galilea kabineteko burua egon zen, eta aipatutako erakundearen aldetik, berriz, José Jiménez presidentea eta Ricardo Hernández “La Romaníko” koordinatzailea egon ziren.
Erakunde hori Gaz Kaló Ijito-elkarteen Federazioko kide da, eta bere eginkizuna da ijito-herriaren garapena eta gizarteratzea sustatzea, haren kultura aitortzea eta kolektibo horrek pairatzen duen pobrezia- eta gizarte-bazterkeriako egoeraren berri ematea. Ildo horretatik, arduradunek salatu zuten zailtasun handiei aurre egin behar zietela etxebizitza bat lortzeko. Hala, seme-alaben kopuruaz haragoko beste aldagai batzuk kontuan hartzeko beharra planteatu zuten, hala nola, bizi diren eraikinen osasungaiztasun-egoera eta horrek haien osasun-egoeran eta bizi-kalitatean duten eragina.
Era berean, kezkatuta zeudela adierazi zuten; izan ere, zailtasun handiak dituzte udalaren aurrean erroldatzeko eskubidea baliatzeko. Ildo beretik, azpimarratu zuten kexak administrazio publikoetan ebazterakoan “administrazioaren isiltasuna”, erantzun falta eta arreta falta jasaten dutela. Era berean, egonezina adierazi zuten, jasaten duten gizarte-diskriminazioaren maila altuagatik eta belaunaldi gazteenen hezkuntzagatik eta prestakuntzagatik. Gainera, azpimarratu zuten eurentzat ezinbestekoa zela hezitzailearen rola eskola-porrota saihesteko.hemen.
Eskaera eta behar horiek jakinda, Nafarroako Arartekoa elkartearen esanetara jarri zen, helarazten dizkioten kexei erantzuteko, izapidetzeko eta laguntza emateko.
Partekatu edukia