Bilaketa aurreratua

Albisteak

El Defensor del Pueblo de Navarra se ha reunido con el Alcalde del Ayuntamiento de Pamplona

Nafarroako Arartekoa Iruñeko Udalaren Alkatearekin bildu da

2022 ekaina 01

Nafarroako Arartekoak lan-bilera bat izan du Iruñeko Udalaren Alkatea den Enrique Mayarekin, udaletxearen egoitzan.

Bileran bi erakundeek parte hartzen duten herritarrek egindako kontsulta eta kexekin lotutako gaiak jorratu dira.

Jorratutako gaiek honako hauekin izan zuten zerikusia: herritarren berme juridikoak eta administrazio-izapideen arintasuna bateragarri egiteko beharrarekin; auzoko gizarte-unitateen kronifikazioarekin; erroldatzeko arazoekin; garabi-zerbitzuaren jarduketarekin aparkaleku mugatuko eremuetan; seinaleztapen-arazoekin sarbide mugatuko kale batzuetan; segurtasun-kameren instalazioarekin; Covid terrazen jarraitutasunarekin edo jarraitutasunik ezarekin eta edukiontzietan txartelak erabiltzearekin.

Patxi Verari Carlos Sarasíbar (Idazkari Nagusia) eta Susana Galilea (Kabinete-burua) lagundu diote.

 

Partekatu edukia