Bilaketa aurreratua

Albisteak

Nafarroako Arartekoa Iberoamerikako Ombudsmanen Federazioaren (FIO) XIV. Biltzarrera joan da.

2009 urria 28

Nafarroako Ararteko Francisco Enériz Olaechea eta erakundeko idazkari nagusi Pilar Alvárez Asiáin Iberoamerikako Ombudsmanen Federazioaren XIV. Urteko Biltzarrera joan dira. Biltzarra Senatuaren Jauregian egin da, urriaren 28an eta 29an.

Lehendabiziko jardunaldian, Felipe Borboikoa eta Letizia Ortiz printze-printzesak saio nagusiaren buruak izanen dira, Senatuko lehendakari Javier Rojorekin, Espainiako Ararteko Enrique Múgica Herzogekin eta Iberoamerikako Ombudsmanen Federazioko lehendakari Omar Cabezasekin batera.

Biltzarrean, modu paraleloan ospatuko diren bi ekitaldi eginen dira: alde batetik, Zuzenbidearen Filosofiako katedradun Gregorio Peces Barbak eta Giza Eskubideen Iberoamerikako Gorteko lehendakari ohi Sergio Garcíak hitzaldi bana eginen dute; bestetik, Emakumeen Sareak emakumeak eta neskak sexu- eta lan-esplotaziorako salerosteari buruzko mintegi bat eginen du.

Urriaren 29ko jardunaldian, FIOren XIV. biltzar orokor arrunta eginen da. Hartan, erakundeko lehendakari berria izendatuko da.

FIOren helburu nagusia da esperientziak elkarrekin trukatzea eta Ombudsmanaren erakundea bere jurisdikzioko esparru geografikoetan sustatzea, zabaltzea eta indartzea. Honakoak dira gaur egun FIO erakundea osatzen duten herrialdeak: Andorra, Argentina, Bolivia, Kolonbia, Costa Rica, Ekuador, El Salvador, Espainia, Guatemala, Honduras, Mexiko, Nikaragua, Panamá, Paraguay, Perú, Portugal, Puerto Rico eta Venezuela.

Partekatu edukia