Bilaketa aurreratua

Albisteak

Reunión del Defensor del Pueblo de Navarra con el Consejero de Educación

Nafarroako Arartekoa Hezkuntza kontseilariarekin bildu da

2022 maiatza 18

Nafarroako Arartekoak, Patxi Verak, eta Hezkuntza kontseilariak, Carlos Jimenok, lan-bilera bat egin zuten maiatzaren 17an, Kontseilaritzako egoitzan.

Bileran, hezkuntzarekin lotutako hainbat gai landu zituzten. Besteak beste, hauek: 0-3 urteko haurreskolen egoera; ikastetxeen jardunaldiaren modalitatea; nagusiki landa-ingurunean eta bazterketa-arriskuan dauden pertsonentzako eskola publikoak sortzeko Europako funtsak; plazen egonkortzea; erlijio-irakasleen eta PAI ingelesez ikasteko programaren egoera; eta adingabe errefuxiatuen eskolatzea, eta bereziki Ukrainatik etorri berri direnena.

Bilera horretan izan dira, halaber, Mikel Muez, Hezkuntza kontseilariaren kabineteburua, eta Carlos Sarasíbar eta Susana Galilea, arartekoaren idazkari nagusia eta kabineteburua, hurrenez hurren.

Partekatu edukia