Bilaketa aurreratua

Albisteak

Nafarroako Arartekoa Foru Araubidearen Batzordearen aurrean agertu da erkidegoz kanpoko Barruko Mediku Egoiliarren (BAME) kolektiboak aurkeztu dituen kexen edukiaren inguruko informazioa emateko.

2014 maiatza 16

Nafarroako Arartekoa Nafarroako Parlamentuko Foru Araubidearen Batzordearen aurrean agertu da informazio saio bat egiteko helburuarekin, zehazki, Osasun kontseilariaren eta Gorte Nagusietako Herriaren Defendatzailearen aurrean izapidetutako kexen edukiaren gainekoa. Kexak erkidegoz kanpoko BAME kolektiboari buruzkoak ziren.

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak Nafarroako Arartekoa berehala agertu behar zela adostu zuen, erakunde publikoa den heinean, bere ikuspegia eskaini zezan erkidegoz kanpoko BAMEak mugaldeko eta sasoi baterako langileen kotizazio-taldean sartzeari dagokionez, baita sartze horren legezkotasunari eta horren ondorioei buruz ere.

Partekatu edukia