Partekatu edukia
Nafarroako Arartekoa den Francisco Javier Eneriz Olaechea Espainiako Erregearen Giza Eskubideen VI. Sariaren emanaldira joan da gaur goizean Madrileko Alcala de Henareseko unibertsitateko ospakizun aretoan.
Aurten, Alcalako Unibertsitateak eta Herriaren Defendatzaileak ematen duten saria, Felipe VIa erregeak eman die Sakramentu Guztiz Santuaren eta Karitatearen Mirabe Adoratrizei, emakumeen trafikoaren eta genero indarkeriaren biktimak diren emakumeen alde egin duten lanagatik.
Nazioartean lan egiten duen erakunde honek, 1856. urtean Espainian sortu zena, esplotazio mota ororen biktima diren emakumeak laguntzen ditu Europa, Asia, Afrika eta Iberoamerikako (Argentina, Bolibia, Brasil, Txile, Kolonbia, Kuba, Ekuador, Peru, Dominikar Errepublika eta Venezuela) 23 herrialdetan.
Bere lana izaera sozialeko programetan, babes etxeetan, asistentzia juridikoan eta biktimak lanean txertatzean zentratzen da.
Kongregazioa 1.070 erlijiodunek osatzen dute eta osasunean, formazioan, arreta juridiko eta psikologikoan eskarmentua duten profesional eta boluntarioen laguntza dauka.
Epaimahaiak “Adoratrizek egindako lanaren gizarte eta gizaldeko balore altua” balioztatu du, “horri esker emakume askok benetan zailak diren egoeretan laguntza topatzen dutelako”.
Partekatu edukia