Bilaketa aurreratua

Albisteak

Nafarroako Arartekoa Espainiako Arartekoen XXIV. Koordinazio Jardunaldietan egon da.

2009 urria 21

Nafarroako Ararteko Francisco Javier Enériz Olaechea Espainiako Arartekoen XXIV. Koordinazio Jardunaldietan egon da. Jardunaldi horiek Andaluziako Arartekoaren Erakundeak antolatu ditu, eta Sevillan egin dira urriaren 19an eta 20an.

Honakoa izan da Espainiako Arartekoen XXIV. Koordinazio Jardunaldietako eztabaidagai nagusia: “Teknologia berrietatik (IKT) heldu diren herritarren eskubideen babesa”. Alderdi horri buruzkoak izan dira Sevillan izan ziren hitzaldi guztiak.

Partekatu edukia