Bilaketa aurreratua

Albisteak

El Defensor del Pueblo de Navarra se reúne con la consejera de Economía y Hacienda
Nafarroako Arartekoa Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarekin bildu da

Nafarroako Arartekoa Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarekin bildu da

2022 maiatza 26

Patxi Vera Nafarroako Arartekoak eta Elma Saiz Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak lan-bilera izan zuten atzo, maiatzak 25, kontseilaritzaren egoitzan.

Bilera horretan, Patxi Verak herritarrek planteatutako kexa eta kontsultekin lotutara duten hainbat gai helarazi zizkion kontseilariari, besteak beste: herritarrek zerga-administrazioaren presentzialtasun handiagoa eskatzen dute herritarrei arreta ematean; postontzi elektronikoaren bidez egindako komunikazioak, kasu batzuetan oraindik ez baitira asimilatu administrazio-informazioa jasotzeko ohitura gisa; jatorrizko herrialdeetan beren familiak mantentzen dituzten etorkinen zerga-egoeren azterketa; eta, bereziki, jasotzaileen kontuetara iristen direnean bahi ez daitezkeen hainbat sarreren artean, errenta bermatuaren edo BGDs-aren zenbatekoak bahitzeak sor ditzakeen egoera larriak.

Elma Sainz kontseilariarekin izandako bileran, Arartekoaz gain, Carlos Sarasibar idazkari nagusia eta Susana Galilea kabineteburua izan ziren.

Partekatu edukia