Partekatu edukia
Espainiako Herriaren defendatzaileek, Koordinaziorako 39. Jardunaldietan bilduta, minutu bateko isilunea egin dute Urda eta Los Yébenes (Toledo) herrien artean izandako tren-istripuaren biktimengatik, lan-bilera teknikoei ekin aurretik. Herriaren defendatzaileekin eta haien taldeekin batera, Santa Cruz de La Palmako alkate Asier Antona zegoen.
Hitzaldi eta ekitaldi instituzionalak bertan behera utzi ondoren, eta lan-mahai teknikoak egin aurretik, defendatzaileek doluminak helarazi zizkieten biktimen senide eta lagunei; eskerrak eman zizkieten larrialdi-zerbitzuei, osasun-taldeei eta tragedia horren biktimei arreta eta laguntza ematen lan egiten duten pertsona guztiei.
Gainera, Nafarroako bandera masta erdian egon da, Foru Gobernuak agindutako hiru dolu-egunekin bat eginez
Partekatu edukia