Partekatu edukia
Mª Jesús Aranda Lasherasek, lehenengo Nafarroako Arartekoa izan zenak (2001etik 2007ra), oraingo titularrarekin bilera bat izan du instituzioaren egoitzan.
Bileran, Patxi Verak instituzioaren taldea osatzen duten pertsonak aurkeztu dizkio, eta egungo lanen eta epe labur eta ertainean planteatzen diren erronka berrien berri eman dio.
Bestalde, Ararteko ohiak hasieran instituzioa abian jartzearekin lotutako hainbat gai azaldu dizkio titular berriari, eta zortea eta arrakasta opa dio Foru Komunitatean bizi diren pertsonak defendatzeko lanean, batez ere adinekoak eta pertsona zaurgarrienak.
Partekatu edukia