Bilaketa aurreratua

Albisteak

Lehendakaritza Departamentuak onartu du zaintzaile lanpostuaren eginkizunen gaineko azterlan bat egitea.

2010 iraila 02

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari onartu du Nafarroako Arartekoaren iradokizuna. Izan ere, azken Arartekoak iradoki zion azterlan bat egin zezan zaintzaile lanpostuaren eginkizunei buruz, zehazte aldera ea zaintzaileak hautatzeko datozen deialdietan baldintza gisa exijitu beharra dagoen gaur egun exijitzen dena baino prestakuntza tekniko zehatzagoa.

Iradokizun hori heldu zen herritar batek Nafarroako Arartekoari aurkeztutako kexa batetik. Kexa horren arrazoia, berriz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko zaintzaile izateko lanpostuetarako oposizio bidezko deialdia zen.

Kexa horretan, herritar batek azaltzen zuen Hezkuntza Departamentuan ari zela zerbitzuak ematen zaintzaile lanpostu batean, hain zuzen ere D mailan. Argudiatzen zuen lanpostuaren eginkizunak direla-eta eta Hezkuntzari buruzko Lege Organikoan ezarritakoaren arabera (lege horrek Administrazio Publikoari ezartzen dio hezkuntza-laguntzaren premia duten ikasleak artatzeko profesional kualifikatuak edukitzeko betebeharra), lanpostu horretara sartzeko gizarteratzearen arloko goi mailako teknikari titulua edo baliokidea eskatu beharko litzatekeela.

Arartekoaren erakundeari erantzuteko, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak adierazi du Nafarroako Arartekoak eginiko iradokizuna onartzen duela eta aztertuko duela ea egokia den lanpostu horretara sartzeko baldintza gisa berariazko tituluren bat eskatzea edo, bestela, merezimendu gisa baloratzea.

Gainera, departamentuak gehitu du egun lanbide heziketan dauden titulazioen eskaintza aztertuko duela eta begiratuko duela ea moduren bat ba ote dagoen titulu hori lortzeko gisa horretako lanpostuetan izandako esperientzia egiaztatzearen bidetik.

Partekatu edukia