Partekatu edukia
Patxi Vera Nafarroako Arartekoak bilera bat izan zuen atzo Jabi Arakama Euskarabideako zuzendariarekin, bi erakundeen lana partekatzeko, herritarrek euskararen arloan Nafarroako administrazioen ekintza edo ez-egiteagatik aurkezten dituzten kexak ebazte aldera.
Bi titularrek adierazi dute prest daudela elkarren intereseko gai guztietan lankidetzan aritzeko, euskararen arloan administrazioei beren hizkuntza-eskubideak defendatzeko zuzentzen zaizkien pertsonei ahalik eta zerbitzurik onena emateko.
Honako hauek ere parte hartu dute bileran: Carlos Sarasibar Nafarroako Arartekoaren idazkari nagusiak, Hasier Morras Aranoa Euskara Administrazio Publikoetan Garatzeko Zerbitzuko zuzendariak, eta Ander Irizar Apaolaza Euskarabideko Hizkuntza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak.
Partekatu edukia