Bilaketa aurreratua

Albisteak

Reunión del Defensor del Pueblo de Navarra con Ehuleak

Laguntza instituzional handiagoa eskatu dute prostituzioa utzi nahi duten emakumeentzako

2023 maiatza 08

Nafarroako Arartekoa Ehuleak batzordearekin bildu zen ostiralean, maiatzaren 5ean

Prostituzioa neurri handi batean dago lotuta pertsonen salerosketarekin eta sexu-esplotazioarekin. Prostituzioan dauden emakume asko engainu bidez harrapatzen dituzte, eta muturreko zaurgarritasun-egoeran egoten dira, ez dutelako gizarte- eta familia-laguntzarik eta ez dutelako bizitzeko eta lan egiteko baliozko dokumentaziorik. Beraz, prostituziora jotzen dute zorrak kitatzeko. Hori dela eta, oso zaila egiten zaie sexu-esplotaziotik irteteko prozesua. Sara Vicentek eta Edurtxa Artoletak, Ehuleak elkarteko presidenteak eta presidenteordeak, hurrenez hurren, hala adierazi zieten Nafarroako Arartekoaren titular Patxi Verari eta Erakundearen Kabineteko buru Susana Galileari Plazara komunitate-zentroan egindako topaketa batean.

Ehuleak 2019an sortutako prostituzioa indargabetzeko emakumeen Nafarroako plataforma da, eta programak egiten ditu gizarteratzeko eta laneratzeko, bai eta prostituzio-egoeran dauden emakumeei laguntzeko ere. Lan hori eginez, beste gai batzuen artean, antzeman dute ezjakintasun handia dagoela emakume txinatarren prostituzioari buruz, eta erroldatzeko garaian abusuak daudela, hain zuzen, beste gizarte-erakunde batzuek ere inguruabar horren berri eman diote Arartekoari. Aldarrikapen nagusietako bat erakundeek eta gizarte-politikek babes handiagoa ematea da, emakumeek prostituzioa utzi ahal izan dezaten; izan ere, adierazi dutenez, posible da prostituziotik ateratzea.

Partekatu edukia