Bilaketa aurreratua

Albisteak

komunitateak Nafarroako Arartekoaren gomendio bat onartu eta Mendillorrin berinapeak jartzen hasi da

2008 abendua 23

Herritar batek kexa bat aurkeztu zuen Nafarroako Arartekoaren erakundean, Mendillorriko autobus geltokietan berinaperik ez zegoelako. Kexa hori izapidetu ondoren, Javier Enérizek egoera horri konponbidea emateko gomendioa eman zuen. Iruñerriko Mankomunitateak erakundeari erantzun dio, jakinaraziz auzo horretan zutoinak eta berinapeak jartzen hasiko direla.

Erakunde honi igorritako kexan, herritarrak alegatzen zuen autobus geltokietan berinaperik ez egoteak egoera guztiz deserosoak eragiten zituela, bereziki eguraldi txarreko egunean. Egoera hori bereziki zuzengabea zen, kontuan hartzen bada Mendillorri baino auzo berriagoetan berinapeak jartzen eta are aldatzen ere ari zirela.

Nafarroako Arartekoak emaniko ebazpenean, Iruñeko Udalari eta Iruñerriko Mankomunitateari gomendatzen zitzaien ahal bezain laster Mendillorrin altzari horiek (zutoinak eta berinapeak) ezartzen hasteko, zerbitzu publiko horretan antzemandako huts egite horri konponbidea emateko. Bada, ebazpen horren ondoren, Iruñerriko Mankomunitateak Garraio Departamentuaren txosten bat igorri du erakunde honetara, eta bertan herritarrak salatutako egoerari konponbidea emateko hartu beharreko neurriak zehazten dira.

Partekatu edukia