Bilaketa aurreratua

Albisteak

Defensoras y Defensores del Pueblo firmantes del acuerdo en materia de justicia restaurativa

Justizia errestauratiboaren aldeko apustua herritarren gatazkak konpontzean

2025 otsaila 05

Patxi Vera Nafarroako Arartekoak, Kataluniako (Esther Giménez-Salinas), Euskal Autonomia Erkidegoko (Manuel Lezertua), Andaluziako (Jesús Maeztu) eta Kanarietako (María Dolores Padrón) homologoekin batera, "Justizia errestauratiboaren, elkarrizketaren, adiskidetzaren, akordiaioaren eta errepearazioaren kulturari buruzko Herriaren Defentsa-Erakundeen akordioa" sinatu dute asteazken honetan Bartzelonan. Proposamen hori Esther Giménez-Salinas Sindica de Greugesek sustatu du, eta eskubideak defendatzeko erakunde horietara iristen diren kexetan gatazkak konpontzeko neurri alternatiboak bultzatzea du helburu.

Horrela, bost defentsa-erakundeek herritarren eta Administrazio Publikoaren arteko gatazkak konpontzeko bide sortzaileagoak irekitzeko konpromisoa hartzen dute. Era berean, bitartekaritza, justizia errestauratiboa, akordioa edo erreparazioa bezalako tresnak ezartzea adostu dute, horrelako ekimenen bidez finkatu nahi den bakearen, akordioaren eta elkarrizketaren kulturaren ildotik.

Ekitaldi hori Bartzelonako Francesca Bonnemaison espazioan egin da, eta Ramon Espadaler Generalitateko Justizia eta Kalitate Demokratikoko kontseilariak ere parte hartu du. Akordio horren garrantzia nabarmendu nahi izan du: " Justiziaren zenbait praktika aldatzen laguntzea eta bakearen kultura sustatzea nahi dut”. Topaketa horretan, bestalde, Pascual Ortuñoren hitzaldia izan da. Magistratu emeritua eta nazioarteko erreferentea da bitartekotzaren eta gatazken konponbide alternatiboaren eremuan.

Irakurri hemen “Herriaren Defentsa-Erakundeen akordioa, Justizia errestauratiboaren, elkarrizketaren, adiskidetzaren, akordiaioaren eta errepearazioaren kulturari buruzkoa

Partekatu edukia