Partekatu edukia
Bihar, irailaren 22an, osteguna, Herrien Defendatzaileak Koordinatzeko XXXI. Jardunaldiak inauguratuko dira. Aurkezpen-ekitaldia Nafarroako Foru Erkidegoko presidentea den Uxue Barkosek zuzenduko du, Nafarroako Parlamentuko presidentea den Ainhoa Aznarezekin eta Herriaren Defendatzailea den Soledad Becerrilekin. Ekitaldia 09:00etan izango da Nafarroako Parlamentuko Erabilera anitzeko Aretoan.
Oraingoan, gai nagusia hauxe izango da: “Etxearen inbasioa zaratengatik: etxearen bortxaezintasuna eta osotasun fisiko eta psikikorako eskubidea”.
Jakin badakigu Espainia, Osasunaren Munduko Erakundearen arabera, munduko herrialderik zaratatsuenetariko bat dela. Hala, beharrezkoa da modu eraginkor batean babestea herritarrek etxeak immisio zaratatsuez libre egoteko duten eskubidea. Horregatik, herriaren defendatzaileek gai hori aztertuko dute.
Eztabaidetan, Espainiako Defentsa Bulego desberdinetako titularrek hartuko dute parte: Herriaren Defendatzailea, Andaluziako Herriaren Defendatzailea, Kataluniako Síndic de Greugesa, Galiziako Valedor do Poboa, Kanariaseko Diputado del Comúna, Euskal Autonomi Erkidegoko Arartekoa, Aragoiko Justizia, Valentziako Erkidegoko Síndic de Greugesa, Gaztela eta Leongo Procurador del Comúna eta Nafarroako Herriaren Defendatzailea.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazio-zuzenbideko irakaslea den José Francisco Alenza Garcíak administrazioek zaratari aurre egiteko eta herritarren etxeak zarata-iturri desberdinen aurrean babesteko har ditzaketen neurriak azalduko ditu.
Auzitegi Goreneko ingurumeneko fiskal bereziak, Antonio Vercher Noguerak, herritarren etxeak zaratak igorriz inbaditzen dituztenentzat sortzen diren zigor-ondorioak aztertuko ditu; zarata horiek etengabe igortzen dira eta altuak dira. Hala, etxe horietan bizi diren pertsonen osotasuna arriskuan jartzen da.
Nafarroako Justizia Auzitegi Goreneko magistratuak, Francisco Javier Fernández Urzainquik, bere etxea hirugarrenetik datozen eta jasan behar ez dituzten zaratengatik inbadituta ikusten duten pertsonentzat zuzenbide zibilak eskuragarri jartzen dituen mekanismoak azalduko ditu.
Jardunaldiek bi mahairekin jarraituko dute; lehenengoa Iruñeko udaltzaingoko eta Foru Poliziako ordezkariek eta Zaragozako Udaleko ingurumen-unitate administratiboko kide batek osatuko dute; horiek poliziak eta udalerriek herritarrek etxean zaratak dituztelako salaketak jartzen dituztenean nola jarduten duten azalduko dute.
Bigarren mahaia Iruñeko Udaleko alkateordeak, Aritz Romeok, Tudelako alkateak, Eneko Larrartek, eta Malagako Udaleko ingurumen alkateordeak, Raúl Jiménez Jiménezek, osatuko dute; horiek udalek kutsadura akustikoaren aurrean burutzen dituzten jarduketak aztertuko dituzte.
Herrien Defendatzaileak Koordinatzeko XXXI. Jardunaldien hasiera.
Non: Nafarroako Parlamentuko erabilera anitzeko aretoa
Navas de Tolosa kalea, 1
Eguna: Irailak 22
Ordua: 09:00etan
Informazio gehiago webgunean: www.defensornavarra.com/minis/jornadas/index.html
Partekatu edukia