Partekatu edukia
Pasa den apirilaren 18an Mediterraneo itsasoan gertatutako urperatzea eta Europara heldu nahian zebiltzan ehunka pertsonen heriotzak berriz ere jarri du arreta berria ez den eta zoritxarrez konpontzeko zaila den gai batean.
Pertsona hauen heriotzek hunkitzen gaituzte, badakigulako jatorria euren herrialdeetan utzitako bizitza baino hobea den beste bizitza bat topatzeko etsipena dela; baita garraiatzen zituen ontzian jaso duten tratu krudelagatik ere.
Giza Eskubideen Defendatzaileek bizitzarako eskubidearen printzipioa argi eta garbi urratzen duela adierazi beharra dugu. Eta eskatzen dugu Europar Batasunak ezkutuko ontzien jarduna galarazteko jatorrizko herrialdeekin kolaboratzea; immigranteen asistentzian inplikazio handiagoa izatea eta jatorrizko herrialdeetako bizi-baldintzak hobetzeko bidea aurkitzea, immigrazioa bizirauteko modu bakarra izan ez dadin.
Partekatu edukia