Bilaketa aurreratua

Albisteak

Titulares de las defensorías y jóvenes participantes en las jornadas

Herriaren Defendatzaileak Koordinatzeko XXXVI. Jardunaldiak

2023 azaroa 28

Patxi Vera Nafarroako Arartekoak, bere homologoekin batera, Kataluniako Sindic de Greugesek azaroaren 23an eta 24an Bartzelonan antolatutako Herriaren Defendatzaileak Koordinatzeko XXXVI. Jardunaldietan parte hartu du. Verarekin batera, idazkari nagusia, kabineteko burua eta defentsa-bulegoko aholkulari bat izan dira.

Topaketa horretan, erakundeek haurrak eta nerabeak babesteko eredu bermatzaileago bat garatzeko lanean jarraitzeko asmoa agertu dute. Erabaki hori zenbait erakundetako nerabe talde batek ekainaren 26tik 28ra Bilbon egindako tailerraren ekarpenetatik eta emaitzetatik abiatzen da. Lankidetza horren ondorioz, ‘Informe Encuentro Nuestra Voz” egin zen.

Erakundeek “Haurren eta nerabeen arrisku-egoerak: erakunde bermatzaileen analisia Haurren Eskubideen ikuspegitik”dokumentuan jasotako lana aintzat hartu dute. Sevillan egindako ad hoc tailer batean bateratu zen dokumentu hori. Aurretiazko lan hori guztia Herriaren Defendatzaileak Koordinatzeko XXXVI. Jardunaldien esparruan burutu zen. Bertan, antzemandako arazo nagusiak eta autonomia bakoitzaren babes-sistemen jardunbide egokiak azaldu dira.

Azken emaitza erakundeek entzun eta landu ziren adingabeekin egindako lanaren  ondorio izan ziren.. Erakunde horiek haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko arloan duten esperientzia bera ere sartu zen. Eta, bi ekarpen horien baturatik, dokumentu bat sortu zen gai hori jorratzen duten administrazio publikoei helarazteko, kontuan har dezaten eta proposamenen, ezagutzen eta esperientzien zati bat eguneroko zereginetan aplika dezaten.

Susana Galilea Barrio kabineteburuaren esku-hartzea

Herriaren Defendatzaileak Koordinatzeko XXXVI. Jardunaldietan, Rafael Yanesek (Diputado del Común-eko titularrak), “Kanarietako Autonomia Erkidegoan inoren kargura ez dauden haur atzerritarren egoerari buruzko adierazpena” aurkeztu du. Bertan, Kanariar Uharteetara iristen diren eta gainerako homologoek aho batez babestu dituzten inoren kargura ez dauden adingabeen arazoari aurre egiteko gomendioak eman ditu.

Partekatu edukia