Bilaketa aurreratua

Albisteak

Reunión del Defensor del Pueblo de Navarra con la delegación de Manos Unidas en la Comunidad Foral

Hegoaldeko herrialdeen garapenerako lanean

2023 maiatza 11

Nafarroako Arartekoa Manos Unidas erakundeak Foru Komunitatean duen ordezkaritzarekin bildu zen asteartean, maiatzaren 9an

Manos Unidas GGKEa beteranoenetako bat da lankidetzaren esparruan. 1959an sortu zen eta gaur egun 72 ordezkaritza ditu Espainian; horietako bat Foru Komunitatean. Erakundeak Iruñeko seminarioan duen egoitzara bertaratu ziren Patxi Vera Arartekoaren bulegoko titularra eta Susana Galilea Erakundeko Kabineteko burua, gertutik ezagutzeko erakundearen eta horrek artatzen dituen pertsonen beharrizanak eta lana. Topaketa horretan GGKEko hainbat ordezkarik hartu zuten parte; José Javier Castiella presidenteak eta Carmen Ferrer, Carmen Irurita, Luis Zarraluqui, Félix Zalba, Maite Fortún, Carmen Arrarás, Juana Zubieta eta Maite Martínezek.

Arartekoari jakinarazi ziotenez, Manos Unidas erakundeak 145 langile eta 6.000 boluntario ditu; horietako 27 Nafarroan. Beren xede nagusiak sentsibilizazioa eta Hegoaldeko herrialdeen garapenerako proiektuen finantzazioa dira. Misiolariek eta tokiko beste bazkide batzuek giza eskubideekin lotutako beharrizanak antzematen dituzte eta, hortik aurrera, epe luzerako proiektuak egiten dira, tokiko biztanleen prestakuntza eta konpromisoa eskatzen dutenak. Beren sentsibilizazio-lanen artean, Manos Unidas erakundeak Nafarroan duen ordezkaritzak erakundearen Festival de Clipmetrajes jaialdia nabarmendu zuen, gazteei zuzendua.

Manos Unidas eta beste GGKE batzuek beren lana aurrera eraman ahal izateko, erakunde horretako arduradunek eskatu dute Nafarroako Gobernuko departamentu guztiek aurrekontuaren % 0,7 lankidetzara bideratu dezatela.

 

Partekatu edukia