Bilaketa aurreratua

Albisteak

Participantes en el taller

Haurren eta nerabeen eskubideen alde

2023 iraila 22

Joan den irailaren 18an eta 19an egin zen Sevillan Herriaren Defentsarako Erakundeen XXXVI. Koordinazio Jardunaldiak prestatzeko bigarren tailerra, aurten "arriskuan dauden haur eta nerabeei" buruzkoa.

Andaluziako Arartekoak antolatutako bigarren tailer horretara Nafarroako Arartekoko Inés Monreal aholkulari teknikoa eta Susana Galilea kabineteburua joan ziren.

Tailer horren helburua izan zen autonomia-erkidego bakoitzean haurrei eta nerabeei arreta integrala emateko eta haien eskubideak esparru juridiko batetik defendatzeko aplikatu beharreko araudiari buruzko informazioa batera lantzea.

Aldez aurretik, Defentsa Erakunde bakoitzak araudiari, jarduerei, jardunbide egokiei eta ohiko arazoei buruzko informazioa eman zuen, ondoren aztertu eta eztabaidatzeko, partekatutako ondorioak lortzeko eta jorratutako alderdi bakoitzean hainbat gomendio eta iradokizun egiteko.

Hori guztia, babeseko gizarte-sistemetako zerbitzuetatik arrisku-egoeretarako arreta hobetzeko helburuarekin, ziur jakinda haurrak eta nerabeak, arrisku eta kalteberatasun handieneko etapak izanik, ezinbestekoak direla garapenean. Baldin eta, hainbat arrazoi direla medio, familiek ez badituzte bermatzen haurrek eta nerabeek beren garapenerako edo beren eskubideak baliatzeko behar dituzten premiak, herriaren Defentsarako Erakundeek, herritarren eskubideak bermatzen dituzten aldetik, eskatu behar diete erakunde eta administrazio eskudunei esku hartzeko jarduera guztietan eska dakiekeen erantzukizuna eta betearazpena, adingabearen babes osoa bermatze aldera.

Lan hori amaitzeko laburpen exekutibo bat eginen da, Defentsa Erakundeen titularrek onar dezaten Bartzelonan azaroaren 23an eta 24an eginen diren Koordinazio Jardunaldietan.

Partekatu edukia