Bilaketa aurreratua

Albisteak

El Defensor del Pueblo de Navarra presente en la conferencia del Alto Comisionado para la Lucha contra la Pobreza Infantil

Haur Pobreziaren aurkako goi-komisarioaren hitzaldian izan da Nafarroako Arartekoa

2022 iraila 26

Nafarroako Arartekoa irailaren 23an izan zen Haur Pobreziaren aurkako goi-komisarioak, Ernesto Gascok, eskainitako hitzaldian.

Hitzaldi horretan, Haur Pobreziaren aurkako goi-komisarioak, Ernesto Gascok, azaldu zuen erakunde horren misioa honako hau dela: haurrak erdigunean kokatuko dituzten politika publikoak sustatzea eta haur-pobreziaren eta desberdinkeriaren aurkako borrokan inplikatutako eragile guztiekin aliantza sozialak ezartzea.

Haur Pobreziaren aurkako goi-komisarioak sustatutako ekimenetako bat Zero Haur Pobreziaren aldeko Herri Aliantza da. Aliantza horren erronka da hezkuntza inklusiboa bermatzea eta ingurune osasungarriak, positiboak eta seguruak sortzea. Ildo horretatik, Ernesto Gascok adierazi du hori lortzeko funtsezkoa dela politika publikoen arloan konpromiso soziala egotea, proiektu publiko handiak martxan jartzea eta haurren eskubideetan zentratutako legeak onestea, hala nola haur eta nerabeak babesteko lege berria.

Ildo horretatik, Nafarroako Arartekoak haurren eta nerabeen eskubideak errespetatzen eta betetzen laguntzen du, maiatzaren 11ko 12/2022 Foru Lege berriaren aplikazioan eta garapenean parte hartuz, Haurren eta Nerabeen Nafarroako Kontseiluko kide izanez eta jarduera-programa prestatzeko gai horri buruzko informazioa emanez. Parte hartze hori honelaxe islatzen da:

9. artikulua. Adingabeen eskubideak babestea.

  1. […].
  2. […].
  3. Nafarroako Arartekoa haur eta nerabeen eskubideak babesteaz arduratuko da, eta, horretarako, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu, honakoak besteak beste:

    a) Jardutea, ofizioz edo norbaitek eskatuta, eskubideen urraketari buruzko kexak jarriz. Egitateek ondorio penala izan dezaketenean, berehala emanen diote horien berri Fiskaltzari.

    Haur eta nerabeek Nafarroako Arartekora jotzen ahalko dute ordezkaririk gabe, mota guztietako kexak eta proposamenak aurkezteko.

    b) Nafarroako Administrazio Publikoei jardun dezaten eskatzea, foru lege honekin zerikusia duten gaietan.

    c) Nafarroako Foru Komunitateko haur eta nerabeek duten egoera baloratzea urteko txostenean.

    d) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo Nafarroako toki erakundeei eskatzea legean jasotako programak eta jarduketak benetan bete daitezela.

    e) Bitartekaritzako erakundearen eginkizunak betetzea foru lege honekin lotutako gaietan, bere araudian jasotakoarekin bat.

Partekatu edukia