Partekatu edukia
Gizarte-egoera zailetan dauden haurren integrazioa errazteko jaio zen, eta, gaur egun, Lagundu Arakil elkarteak eskola-laguntza ematen die egoera ahulean dauden Burlatako ikasleei. 15 boluntario inguruk jaso dute prestakuntza, zerbitzu hori emateko eta zerbitzua jasotzen duten hogeita hamar neska-mutilei laguntzeko.
Patxi Vera, Arartekoaren nafar bulegoko titularra, eta Susana Galilea, Erakundeko kabineteburua, erakunde horretako ordezkari Andrea Espinosarekin eta Ainhoa Camposekin bildu ziren, egiten duten jardueraren berri gertutik izateko.
Partekatu edukia