Bilaketa aurreratua

Albisteak

Reunión del Defensor con el Ararteko y la Directora de Unesco Etxea

GJHen aldeko lan-bilera

2025 otsaila 12

Patxi Vera Nafarroako Arartekoak lan-bilera bat izan zuen astelehenean Manu Lezertua Arartekoarekin eta Arantza Acha Unesco Etxeko zuzendariarekin. Topaketa horretan Susana Galilea Nafarroako Arartekoaren kabinetekoburuak eta Itziar Barrenkua eta Lide Auzmendi Arartekoaren arloko teknikariek ere parte hartu zuten.

Hitzorduak bi helburu izan zituen. Alde batetik, Nafarroako Arartekoak bere garaian egindako dokumentuan sakontzea. Dokumentu horretan, Herriaren Defentsa-erakundeek Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) eta 2030 Agenda maila instituzionalean eta sozialean sustatzen eta finkatzen bete behar duten zeregina planteatzen zen. Une horretan, Unesco Etxeak aipatu GJHak hedatzeko interesa zuen eragile gisa zuen esperientzia aurkeztu zuen.

Bestalde, bertaratuek interesa agertu zuten Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren (NUKF) Batzorde Betearazleak lortutako akordioaren inguruko prozesua ezagutzeko, Nafarroako Arartekoaren ofiziozko jarduera baten ekimena amaituz, entitate sozialen laguntzarekin. Bertan, zenbait neurri ezartzen dira bizi diren udalerrian bizi direla egiaztatzeko zailtasunak dituzten pertsonak erroldatzea errazteko, baita bizilekurik ez dutenak erroldatzea errazteko ere.

Partekatu edukia