Bilaketa aurreratua

Albisteak

Visita del Defensor a los nuevos servicios de la Dirección General de Políticas Migratorias

Gizarte inklusiboa sustatzeko baliabide gehiago

2023 abuztua 01

Nafarroako Arartekoa, Patxi Vera, gonbidatua izan da Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak sortutako bi zerbitzu berrien funtzionamendua ezagutzera. Biek partekatzen dute egoitza, eta Orreaga etorbideko 4an daude, beheko solairuan.

Horietako bat Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Arreta Zerbitzua (SARX) da, Ijitoen Idazkaritzak kudeatua. Etnia- eta arraza-gutxiengoen eskubideak modu integralean bermatzeko asmoz sortu zen, gizarte-, lege- eta hezkuntza-eremuetan laguntza pertsonala emanez. Bestalde, Migrazioen arloko Orientazioko eta Oinarrizko Informazioko Zerbitzua dago, Gurutze Gorriak kudeatua, migratzailearen lehen harrera (oinarrizko informazioa eta orientazioa) une egokian irits dadin, eta, gainera, migratzailea ondoren gizarteratzeko eta garatzeko beharrezkoak diren tresnak eman daitezen.

 

Partekatu edukia