Partekatu edukia
Atzo, abuztuaren 28an, Nafarroako Arartekoa Cristina Ibarrolarekin bildu zen.
Patxi Verak lehen lan-bilera izan zuen atzo Iruñeko alkate Cristina Ibarrolarekin. Bilera Nafarroako hiriburuko udalean egin zen, eta bi erakundeentzat komunak diren gaiak aztertu ziren, bai gizartearen arloan, bai herritarren arloan, bi erakundeen arteko lankidetzan aurrera egin ahal izateko.
Gizarte-gaien artean honako hauek jorratu ziren: erroldatzearen arazoa, kalean dauden pertsonen harrera, hotz-boladen aurrean aterpetxeak izatea, kolektibo kalteberekin jarduteko ezarritako irizpideak, kaleko hezitzaileen lana, bazterkeria handia eta larrialdiko etxebizitza eskuratzea.
Herritarren esparruko gaiei dagokienez, honako gai hauek jorratu ziren, besteak beste: Zangoza kaleko aparkalekuari buruzko bitartekaritza-eskaera, Alde Zaharreko osasun-zentroaren sarbidea, Erripagañako etorkizuna, zarata eta bizilagunen bizikidetza gaueko ordutegietan, Magdalena eta Txantrea auzoen egoera urbanistikoa, patinete elektrikoak eta bizikletak espaloietan ibiltzeak sortzen dituen arazoak ahaztu gabe, eta udal-garabiaren zenbait jarduketen gehiegikeria.
Lehen bilera horren emaitza izan da aipatutako gaiak jorratzeko hurrengo lan-bilera teknikoak egitea erabakitzea, bi erakundeen arteko lankidetza-xedapen batean oinarrituta, herritarren arazoei erantzuteko.
Partekatu edukia