Bilaketa aurreratua

Albisteak

Representantes del equipo directivo de Proyecto Hombre Navarra junto con el Defensor del Pueblo y la jefa de gabinete de la institución.
Nafarroako Gizakia Helburu Proiektuaren zuzendaritza-taldeko ordezkariak, Nafarroako Arartekoarekin eta erakundeko kabineteburuarekin batera.

Gizakia Helburu, arreta pertsonalizatua eta genero-ikuspegia

2026 azaroa 09

Nafarroako Arartekoak, Patxi Verak, eta erakundeko kabineteburu Amaia Madinabeitiak laneko bilera egin dute Nafarroako Gizakia Helburu Proiektuaren Fundazioko ordezkariekin, Oteitzan (Berriobeiti) dituzten instalazio berrietan.

Bileran, Gizakia Helburu erakundeak egiten duen gizarte-lanaren hainbat alderdi aztertu dituzte. Lan hori honako arlo hauetan oinarritzen da: prebentzioa, tratamendu integrala, sentsibilizazioa, adikzio-arazoak dituzten pertsonen gizarteratzea, familientzako aholkularitza espezializatua eta adikzioen arazoari eta horiekin lotutako ondorioei buruzko ikerketa-lana. Gainera, komunitate terapeutikoaren berrantolaketa aurkeztu zuten, arreta espezializatua indartuz eta tratamendu-ereduaren barruan generoaren arabera bereizitako espazioak txertatuz.

Egoitza berriaren aurkezpenean parte hartu zuten Gizakia Helburu Proiektuaren Fundazioko presidente José Antonio Arrietak, zuzendari nagusi Cristina Ilescasek, zuzendari nagusi ohi Alfonso Aranak eta zentro terapeutikoko zuzendari Jaqueline Girónek.

Bilera Nafarroako Foru Komunitateko gizarte-erakundeekin eta hirugarren sektoreko entitateekin Arartekoak aldian-aldian egiten dituen topaketen barruan kokatzen da.

Partekatu edukia