Bilaketa aurreratua

Albisteak

Reunion entre los defensores Angel Gabilondo y Patxi Vera
Bilera Ángel Gabilondo eta Patxi Vera arartekoen artean

Gabilondo eta Vera arartekoen bilera Iruñean

2025 urria 20

Nafarroako Arartekoak eta Ángel Gabilondo Espainiako Arartekoak bilera instituzional bat izan zuten urriaren 17an, ostiralean, instituzioaren egoitzan, Iruñean.

Bi defentsa-erakundeen lankidetzan aritzeko eskumena eta interesa duten gaiei buruzkoa izan zen topaketa, pertsonen oinarrizko eskubideak defendatzeko azken helburuarekin.

Landutako beste gai batzuen artean, nabarmentzekoak dira adinekoen defentsa, haurren babesa eta erakunde erlijiosoen abusuen biktimen egoera.

Bi erakundeek uste dute Arartekoak beti izan behar duela pertsonen eskubideak eta askatasunak defendatzera bideratutako ikuspegia, hurbiltasunez eta gizarte-sentsibilitate bereziz tratatu behar baitira.

Bileran izan ziren Ángel Gabilondo Espainiako Arartekoa eta Isabel Aymerich, kabineteburua eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren aldetik, Patxi Vera eta Amaia Madinabeitia, kabineteburua.

ARGAZKI-OINA: Ángel Gabilondo, Espainiako Arartekoa, eta Patxi Vera, Nafarroako Arartekoa, instituzioren bulegoan, Iruñean.

Partekatu edukia