Partekatu edukia
Patxi Vera Nafarroako Arartekoa Nafarroako Autonomia Sustatzeko eta Desgaitasun Intelektuala duten Pertsonei Laguntzeko Fundazioaren (FUTUNA) egoitzara joan zen urtarrilaren 24an, eta hango arduradunekin bildu zen. Vera Susana Galilea kabineteburuarekin egon zen, eta, erakunde horren izenean, Javier Goldáraz presidentea eta David Pérez koordinatzailea izan ziren anfitrioi.
FUTUNAren asmoa da erabiltzaileei eguneroko bizitzako erabakiak hartzen laguntzea eta horrek dakartzan ondorioak ulertzea. Gaur egun, fundazio horrek 63 erabiltzaileri ematen die zerbitzua. Erabiltzaile horiek bizi diren etxeetan, tutoretzapeko etxebizitzetan eta egoitzetan ematen dituzte zerbitzuak, eta, aldi berean, dirua, ondarea edo lana bilatzen laguntzen diete.
Nafarroako Arartekoarekin izandako elkarrizketan, FUTUNAko arduradunek haren kezka nagusietako batzuk helarazi zituzten. Besteak beste, proiektuaren iraunkortasuna bermatuko duen egonkortasun ekonomikorik eza eta Desgaitasunari buruzko Lege berriaren aplikazioaren konplexutasuna (azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legea).
Behar eta eskaera horiek ezagututa, Nafarroako Arartekoak erakundearen zerbitzuak eskaini zituen helarazten dioten edozein gai edo kexa kudeatzeko.
Partekatu edukia