Bilaketa aurreratua

Albisteak

Europako Arartekoak kontsulta publiko bat egin du Europar Batasuneko funtzionarioentzako funtzio publikoaren printzipioei buruzko adierazpen-proposamena dela eta

2011 martxoa 23

Europako Arartekoa zenbait ikerketa egiten ari da Europar Batasuneko erakundeetako jardueretan gertaturiko administrazio txarreko kasuei buruz aurkeztu dizkioten erreklamazioen harira. Europako Arartekoak erreklamazioak ebazteko garaian daukan eskarmentua eta Europar Batasuneko erakundeekin eta hura osatzen duten langileekin nahiz gizarte zibilarekin daukan harremana direla eta, ondorio batera iritsi da: funtzionarioek eta herritarrek deklarazio argi eta labur bat eduki beharko lukete funtzio publikoaren printzipioei buruz, Europako funtzionarioei dagokienez.

Arartekoak deklarazio-proiektu bat idatzia dauka gai hori dela eta, eta jendeari gonbita egiten dio hari buruzko iruzkinak egin ditzan.

Proiektuan proposatzen da kontuan edukitzea, besteak beste, Europar Batasuneko kideak diren estatuetan dauden praktika zuzenak. Helburu hori sustatze aldera, Europako Arartekoak kontsulta egin die nazioetako arartekoei, Arartekoen Europako Sarearen esparruan, proiektua gauzatu aurretik. Kontsulta-agiria, nazioetako arartekoei igorritakoa, eta haiek emandako erantzunei buruzko txostena erreferentziako agiri gisa kontsulta daitezke.

Informazio hori eskuratzeko, egizu “klik” hurrengo estekan: http://www.ombudsman.europa.eu/es/resources/otherdocument.faces/es/10111/html.bookmark

Partekatu edukia