Bilaketa aurreratua

Albisteak

El papel del Tercer Sector en la promoción y acceso a la vivienda.
Hirugarren Sektorearen eginkizuna etxebizitza sustatzeko eta eskuratzeko prozesuan.

Etxebizitza, azpiegitura sozial gisa

2026 urria 31

“Etxebizitza azpiegitura sozial gisa eta Hirugarren Sektorearen eta etxebizitza hornitzen duten erakundeen eginkizuna” izan da Arartekoen Koordinaziorako 39. Jardunaldietan egindako mahai teknikoetako batean jorratutako gaia.

Badira etxebizitza soziala eta eskuragarria sustatzeko ekimenak, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonentzat. Horixe izan zen Nafarroako Arartekoaren kabineteburu Amaia Madinabeitiak moderatutako lantaldearen ondorioetako bat.

Topaketan, etxebizitza eskuratzeko krisiari aurre egiteko eta kolektibo zaurgarrienak babesteko hainbat proiektu aurkeztu ziren. Landutako gaietako batzuk izan ziren hauek: gizarte-erakundeek babes publikoko bizitegi-garapenetarako lurzorua mobilizatzeko duten eginkizuna; hutsik edo gutxi erabilita dauden etxebizitzak eraldatuz alokairuko etxebizitzen parkea handitzea; etxebizitzen produkzioa industrializatzea eraikuntza-epeak laburtzeko; eta administrazio publikoaren eta gizarte-erakundeen arteko koordinazioaren garrantzia, etxegabetzeak saihesteko eta etxerik gabekoen egoerak prebenitzeko.

Lantaldean Kanarietako Komuneko Diputazioko, Provivienda elkarteko eta Salas, Hábitat 3 eta Hogar Sí fundazioetako ordezkariek parte hartu zuten.

Partekatu edukia