Bilaketa aurreratua

Albisteak

Espainiako Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXXII. Jardunaldietan parte hartuko du Nafarroako Arartekoak.

2017 urria 02

Datozen egunetan Santiago Compostelakoan datozen egitekoak diren Espainiako Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXXII. Jardunaldietan parte hartuko du Francisco Javier Enériz Olaechea Nafarroako Arartekoak.

Urriaren 3an eta 4an, Espainiako Herriaren Defendatzaileen ordezkariek eta beste zenbait adituk bi gai aztertuko dituzte: batetik, gardentasunak eskubideen gauzapenean duen garrantzi itzela; eta, bestetik, herriaren defendatzaileek alor horretan jokatu beharko luketen rol protagonista.

Bihar inauguratuko dituzte Espainiako Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXXII. Jardunaldiak, goizeko 9:30ean. Hasierako ekitaldian Galiziako Parlamentuko presidentea, Gorte Nagusietako jarduneko Herriaren Defendatzailea eta Galiziako Herriaren Defendatzailea (Valedora do probo) egongo dira. Ondoren, Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluko zuzendariorde nagusiak, Javier Amorós Dordak, hasierako hitzaldia emango du: 2.0 gardentasuna: legea betetzetik deboziora.

Bigarren lan-mahaian parte hartuko du Nafarroako Arartekoak; Jerónimo Saavedra Acevedo Kanarietako Parlamentuko diputatuak moderatutako mahai horretan, gardentasunean urratsak egiteko orduan herriaren defendatzaileek jokatu beharko luketen rol protagonistaz jardungo du Nafarroako Arartekoak. Andaluziako Herriaren Defendatzailea, Jesús Maeztu Gregorio de Tejada, Aragoiko Herriaren Defendatzailea, Fernando García Vicente, eta Valentziako Erkidegoko Síndic de Greuges delakoaren laguntzailea, Ángel Luna González, ere arituko dira eztabaida-mahai horretan.

Azkenik, asteazkenean, herriaren defendatzaileek gardentasunaz eta informazio publikoa eskuratzeko eskubideaz atera dituzten ondorioen berri emango zaie jardunaldietan parte hartzen duten pertsona guztiei.

Partekatu edukia