Bilaketa aurreratua

Albisteak

Encuentro de trabajo con la Presidenta de la Comunidad Foral de Navarra

Eskubideen eta guztion ongiaren alde lankidetzan aritu

2023 iraila 15

Nafarroako Arartekoa irailaren 14an bildu zen Nafarroako Foru Komunitateko presidente berriz hautatuarekin, Gobernuaren egoitzan.

Bileran, Patxi Verak erakundeak Nafarroako Gobernuko departamentuak gainbegiratzeko ildo nagusiak azaldu zizkion María Chiviteri, herritarren kexen eragin handiena duten arloak eta gomendio, iradokizun eta oroigarrien onarpen-maila adieraziz.

Era berean, Arartekoak presidenteari planteatu zion komeni zela koordinazio handiagoa egotea gobernuko arloen artean, herritarrek planteatutako zenbait kasuren aldean. Kasu horiek hainbat departamentuei edo departamentu bereko hainbat zerbitzuri eragiten diete.

Bi erakundeen hurrengo ekimenak bateratu ondoren, Nafarroan bizi diren pertsonen eskubideen alde eta guztion ongiaren alde lan egiteko eta lankidetzan aritzeko konpromisoa berretsi zen, NBEk onetsitako Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 75. urteurrenean adierazitako urtebetean.

Horixe izan da Arartekoak foru-gobernu berriarekin izan duen lehenengo bilera, eta datozen asteetan jarraituko du kontseilari guztiekin, herritarren kexak gainbegiratzearekin zerikusia duten gaiak aztertzeko, zeinek bere erantzukizun-arloarekin lotuta.

Partekatu edukia