Partekatu edukia
Bilera kontseilariaren egoitzan egin da, eta bi erakundeei eragiten dieten eta herritarrek Osasun Departamentuarekin erlazionatuta egindako kontsulta eta kexekin lotura duten hainbat gai jorratu dira.
Jorratutako gaien artean daude: itxarote-zerrenden egoera, lehen mailako arreta, pazientearen arreta-zerbitzua, covid-19aren egungo egoera, bikotekiderik ez duten emakumeen in vitro ernalketa, landa-ingurunean ematen den osasun-laguntza eta prestazio ortoprotesikoen eguneratzea.
Bileran, kontseilariarekin batera izan dira Carlos Artundo (Osasuneko zuzendari nagusia), Jesus Iribarren (Kabineteko burua) eta Pilar Garcia (idazkari nagusi teknikoa); Arartekoarekin batera, berriz, Carlos Sarasibar (idazkari nagusia)eta Susana Galilea (Kabineteko burua).
Partekatu edukia