Bilaketa aurreratua

Albisteak

Arartekoaren bisita Elkarri Laguntzako egoitzara

Elkarri laguntza, oparotasun-ametsak gazte migratzaileentzat

2025 urria 08

Patxi Vera Nafarroako Arartekoak Elkarri Laguntza Elkartearen egoitza bisitatu zuen urriaren zazpian, Iruñeko Errotxapea auzoan. Bertan, etxerik gabeko pertsonak artatzen dira, eta oinarrizko baliabideak ematen zaizkie, hala nola elikagaiak eta arropa, osasunaren arloko aholkularitza, prestakuntza eta etxebizitza eskuratzeko aukera, bai eta bizitza duinaren aldeko egoera erregularizatzeko izapideak egiteko laguntza ere.

Arartekoak, kabineteburu Amaia Madinabeitiarekin batera, lan-saio bat egin zuen Tere González elkarteko koordinatzailearekin, eta harekin bat egin zuen kalean bizi diren pertsonen erroldatze-prozesuak arintzeko premian. Halaber, errenta bermatua emateko epeak mantentzea, eta prestakuntza-eskaintza gazte migratzaileei egokitzea, Nafarroan lanpostuak eskuratu ahal izateko.

Arartekoa eta Elkarri Laguntza Elkartea ere kezkatuta agertu ziren Iruñean bazterketa-egoeran eta etxegabetasun-egoeran dauden pertsonekiko. Ildo horretan, eraikin abandonatuetan bizi diren eta, horregatik, erasoak, borrokak eta bestelako indarkeria-gertakariak pairatzeko testuinguru egokiagoan dauden gazteen ordezko etxebizitza, harrera eta osasun-kontrola sustatzeko beharra azpimarratu zuten.

Argazki-oina. Ezkerretik eskuinera: Patxi Vera, Nafarroako Arartekoa; Tere González, Elkarri Laguntza elkarteko koordinatzailea, eta Amaia Madinabeitia, Arartekoaren kabineteburua.

Partekatu edukia