Bilaketa aurreratua

Albisteak

Nafarroako Gobernuak Gaiarreren bustoa, Mariano Benlliurek egindakoa, eman dio Iruñeko Udalari

2021 abendua 20

Nafarroako Gobernuaren web atariak argitaratu duenaren arabera (www.navarra.es), Nafarroako Gobernuak Iruñeko Udalaren esku utzi du Mariano Benlliurek egindako Gaiarreren bustoa. Nafarroako Jauregian egin da ekitaldia, bertan zirela Kultura eta Kirol Kontseilaria eta Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasun zinegotzi delegatua.

Gogora ekarri behar da Nafarroako Arartekoak gomendatu ziola Kultura eta Kirol Departamentuari behar ziren jarduketak egin zitzan Benlliurek egindako Gaiarreren bustoa Iruñeko Udalari itzultzeko, hari eman baitzion dohaintzan Julian Gaiarreren ilobak. (Q20/1297 espedientea)

Ekitaldia Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondasun Higigarrien teknikariek artelanak emateko ezarritako protokoloaren arabera egin da. Aldez aurretik, zaharberritzaile batek aztertu ditu, bai eskultura, bai hari eusten dion oinarria ere, bien kontserbazio egoera egiaztatzeko, eta dagokion txosten teknikoa egin du.  

Informazio gehiago esteka honetan.

Partekatu edukia