Partekatu edukia
Deialdia arautzen dituzten oinarriak 2022ko ekainaren 3an argitaratu den Nafarroako Aldizkari Ofizialean daude.
Beka bakoitzak hamabi hilabeteko iraupena izango du. Prestakuntza-beka gauzatzeko, onuraduna Nafarroako Arartekoaren egoitzan egon beharko da astean 30 orduz.
Interesdunek ekainaren 4tik ekainaren 23ra arte, biak barne, dute instantzia eta eskatutako dokumentuak aurkezteko Nafarroako Arartekoko erregistroan, Emilio Arrieta 12 kalean 31002, Iruñan, edota helbide elektronikoaren bidez info@defensornavarra.com helbidera bidaliz.
Partekatu edukia