Partekatu edukia
Ekainaren 26, 27 eta 28an, “Gure ahotsa. Babesgabetasun arriskuan dauden haur eta nerabeei buruz neska eta mutilen hausnarketak” topaketa egiten ari da Bilbon, hiri horretan Herriaren Defentsarako Erakundeen XXXVI. Koordinazio Jardunaldiak prestatzeko egiten ari diren tailerraren esparruan.
Tailerrean Hazialdeko bi nerabek parte hartuko dute. Erakunde horrek Iruñeko Ermitagaña auzoan lan egiten du haurren arretarako komunitate-gaietan. Nafarroako Arartekoaren eskutik hartu du parte elkarte horrek, eta Hazialdearekin bildu da gizarte-erakundeetara hurbiltzeko lanaren barruan.
Partekatu edukia