Partekatu edukia
Patxi Vera Nafarroako Arartekoa gainerako arartekoekin batera joan zen Madrilera otsailaren 22an, Ángel Gabilondo Estatuko Arartekoak herritarren eskubideen eta askatasun publikoen defentsan modu koordinatuan lan egiten jarraitzeko deitutako hitzordura. Horrela, partekatutako esperientziak jorratu zituzten bertaratuek, herritarren kexei ahalik eta modu eraginkorrenean erantzuteko eta administrazio publikoek planteatutako arazoak fidagarritasunez eta azkar konpon ditzaten.
Partekatu edukia