Bilaketa aurreratua

Albisteak

Chivite lehendakariak Patxi Vera Foru Komunitateko Arartekoari harrera eman dio

2022 martxoa 29

Lehendakariak erakundea berritzeko akordio-gaitasuna balioetsi du.

María Chivite Nafarroako lehendakariak gaur goizean Patxi Vera Foru Komunitateko Arartekoari harrera eman dio, Nafarroako Parlamentuaren aurrean martxoaren 23an kargua hartu ondoren. Topaketa Nafarroako Jauregian izan da, eta lehendakariak Vera zoriondu du izendapen berriarengatik.

Chivitek Arartekoaren erakundea berritzeko akordio-gaitasuna balioetsi du, duela bederatzi urtetik hona kargua bitartekoa baitzen.

Bestalde, Patxi Verak kargua hartu zuenean esandako hitzak errepikatu ditu. Bere helburu nagusia da “atzean inor ez uztea”. Izan ere, hori da Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren eta Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) hitzeman nagusi eta eraldatzailea.

Verak Javier Enériz ordezkatu du, bigarrenak lanean 15 urte eman ostean, Nafarroako Parlamentuak 2007an hautatu baitzuen. 2013az geroztik bitarteko egoeran zegoen.

Nafarroako Arartekoaren zeregina da Foru Komunitateko Administrazioaren eta Nafarroako tokiko erakundeen jarduna ikuskatzea herritarren askatasun eta eskubide publikoak babestu eta hobetzeko. Nafarroako Parlamentuak sei urtez hautatu eta izendatzen du, eta erakunde horren aurrean bakarrik adierazi beharko du bere jarduketen emaitza.

Partekatu edukia