Partekatu edukia
Patxi Vera Nafarroako Arartekoak lan-bilera bat egin zuen joan den irailaren 27an, Caja Navarra Fundazioak eskatuta. Azken erakunde horren ordezkari gisa, honako hauek bertaratu ziren: presidentea, José Ángel Andrés; zuzendari nagusia, Javier Fernández Valdivielso; presidenteordea, Juana García; eta patronatuko kidea den Estrella Lamadrid. Nafarroako Arartekoaren aldetik, Susana Galilea den kabineteburura ere joan zen.
Bilera bi erakundeek joan den martxoaren 27an egindakoaren jarraipena izan zen. Oraingoan, ordea, Caja Navarra Fundazioko ordezkariek beren Plan Estrategiko berria aurkeztu zuten. Era berean, programen eta zerbitzuen proposamenak hobeto egokitzeko interesa azaldu zuten. Horretarako, komunikazio-bideak irekitzeko eskatu zuten, Nafarroako gizarteak planteatzen dituen eta Nafarroako Arartekoak erantzuten dituen eskaera nagusiak zeintzuk diren jakiteko.
Informazio-eskaera horren aurrean, Patxi Verak adierazi zuen buru duen erakundea prest dagoela Caja Navarra fundazioarekin harreman zuzena eta lankidetza irekia izateko.
Partekatu edukia