Bilaketa aurreratua

Albisteak

Encuentro de trabajo con la Vicepresidenta Segunda del Gobierno de Navarra

Bizikidetza hobetzea eta euskara sustatzea

2023 iraila 20

Irailaren 19an, Patxi Verak bilera bat izan zuen Nafarroako Gobernuko bigarren presidenteorde Ana Ollorekin eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariarekin.

Nafarroan bizikidetza hobetzearen alde lan egiteko beharra izan zen bileran jorratutako gaietako bat, bereziki Nafarroako II. Bizikidetza Plan Estrategikoa egiteko ikuspegian.

Nazio Batuek onartutako Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 75. urteurrenaren 2023ko ospakizunean bi erakundeek aurreikusitako jarduerei buruzko informazioa ere partekatu zen bileran.

Arartekoak administrazioekin euskaraz komunikatzeko eskubideari buruz herritarrek beren kexetan planteatzen dituzten gaien laburpena azaldu zion presidenteordeari, eta legegintzaldi honetan gai horretan egin daitezkeen jarduerei buruzko informazioa eskatu zion.

Azkenik, Frantziarekiko mugako pasabideen egoera ere aztertu zen, oraindik itxita baitaude.

Partekatu edukia