Partekatu edukia
Patxi Vera gonbidatu zuten Mediación Navarrak urtero antolatzen dituen jardunaldi hauetan parte hartzera, gatazkak konpontzeko modu horri buruzko esperientziak partekatzeko eta gaur egungo gatazken kudeaketari buruz hausnartzeko. Zehazki, Kondestable Jauregian egindako eztabaida-mahaian parte hartu zuen, “Bitartekaritza administrazioarekiko auzien jurisdikzioan: bitartekaritzaren abantailak administrazioarekiko auzien errekurtso judizialaren alternatiba gisa” gaiari buruzkoa.
Jardunaldi berean, Jesús Maeztuk, Andaluziako Arartekoak, hitzaldi bat eman zuen, eta haren instituzioan egiten den bitartekaritza-lana azaldu zuen. Aurreko egunetan bitartekotzari buruzko saio bana egin zen enpresetan eta familietan.
Partekatu edukia