Partekatu edukia
Patxi Verak Lantxotegi elkartearen egoitza bisitatu zuen Berriozarren, kolektibo zaurgarrienen beharrak ezagutzen jarraitzeko, haiekin lan egiten duten erakundeen eskutik. Arartekoak eskatutako topaketa horretan, tokiko gazteek eta migratzaileek gizartean eta lanean integratzeko dituzten zailtasunen berri izan zuen. Lehen kasuan, derrigorrezko ikasketak uzteak gizarte-bazterketako arriskuan jartzen ditu, eta gazte migratzaileek, etxebizitzarik ez izateak edo prestakuntza homologatzeko zailtasunek Nafarroako hezkuntza-sisteman eta lan-munduan sartzea eragozten diete.
Lantxotegi 1983an jaio zen Berriozarren, prebentzioaren bidez droga-kontsumoa edo gazteen langabezia bezalako arazoei aurre egiteko. Gaur egun, 25 profesionalek sustatzen dute gazteak gizarteratzea eta laneratzea hezkuntzaren bidez, eta sarean lan egiten dute Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Gizarte Zerbitzuen Departamentuekin eta Iruñeko Udaleko Bazterketa Handiko Programarekin.
Elkarteak honako programa hauek garatzen ditu nagusiki: AlhanBek, gazte migratzaileak hartzeko eta alfabetatzeko, eta HasiAnclagune, lan-munduan sartzeko. Prestakuntza-eremuan, Lantxotegik curriculum-programa egokituak (CPA) eta nekazaritzako lorezaintzako eta igeltserotzako oinarrizko lanbide-prestakuntza eskaintzen dizkie ikasketak utzi dituzten neska-mutilei.
Atzoko bileran parte hartu zuten Lantxotegiren aldetik, Lidia Almirantearena presidenteak, Santi Rabadán Harrera eta Alfabetatze arduradunak eta Gaizka Vizcay Laneratze arduradunak. Instituzioaren aldetik, Patxi Vera Arartekoak eta Susana Galilea Kabineteburuak hartu zuten parte.
Partekatu edukia