Bilaketa aurreratua

Albisteak

Benidormeko zenbait hoteletan ez diete ostatu eman ahalmen urriko pertsonei

2008 maiatza 28

Nafarroako arartekoak, Francisco Javier Eneriz Olaecheak, gutun bat igorri dio Valentziako Sindic de Greuges Emilia Caballero Alvarezi. Izan ere, gutun horretan adierazi dio komunikabideen bidez jakin duela Benidormeko zenbait hotelek ez diotela ostatu eman nahi izan ahalmen urriko pertsona talde bati (15 gaitasungabe eta 12 monitore) uztailean opor egun batzuk igarotzeko. Hain zuzen ere, hainbat arrazoi eman dituzte horretarako; besteak beste, honako hauek esan dizkiete: "logela guztiak gordeta daude", "mota horretako bezeroei ez diegu ostatu emanten", "ez dira gustura egongo", "hotela ez dago egokitua gaitasungabeak hartzeko", ...

Hedabideetan kaleratutako informazio horretan azaldutakoaren arabera ulertu ahal da, justifikaziorik gabe, diskriminatu egin dutela talde hori, nahiz eta uztailean kostaldeko herri horretan opor egun batzuk igarotzeko asmoa besterik ez zuen.

Hori dela eta, Javier Enerizek Valentziako Sindic de Greuges delakoari jakinarazi dizkio gertaera horiek, hark egoki jotzen badu, ikertu ditzan. Hartara, bereizkeria gaitzesgarria gertatu dela ondorioztatzen badu, jakinaraz diezaiola Valentziako Generalitateko Turismo Kontseilaritzari, azken horrek ikuska eta kontrola ditzan hotel horiek.

Partekatu edukia