Bilaketa aurreratua

Albisteak

Reunión del Defensor del Pueblo de Navarra con Villa Javier

Belaunaldi-erreleboa: arazo bat hirugarren sektoreko erakundeetan

2023 ekaina 29

Nafarroako Arartekoak Tudela Comparte Fundazioa bisitatu du gaur, ekainak 29

Patxi Vera, Nafarroako Arartekoaren instituzioko titularra, eta Susana Galilea, instituzioko Kabineteburua, Tutera joan dira gaur, “Tudela Comparte” edo Villa Javier Fundazioak (izen horren bidez ohi ezagutzen da) egiten duen lana ezagutzeko. Fundazio hori 20 boluntariok eta zazpi langilek osatzen dute.

Arartekoari azaldu dioten bezala, Tudela Compartek lan handia egiten du Nafarroako Erriberan prestakuntzari eta elikadura-laguntzari dagokienez.

Prestakuntza-arloan, Fundazioak 11 ikastaro ematen ditu, eta horien artean nabarmentzekoak dira Oinarrizko Informatika, Gaztelania, Baratzeen Laborantza eta Bizitzaren Kudeaketa. Elikadura-laguntzari dagokionez, Fundazioak Villa Javier jantoki soziala zuzentzen du. Urteko 365 egunetan irekita dago, eta 24 plaza ditu bazkarietarako eta afarietarako, eta supermerkatu solidarioa, 70 familia erabiltzailerekin. Azken horrek puntu trukagarrien sistema baten bidez funtzionatzen du, familia-unitate bakoitzaren beharrak kontuan hartzen dituena, produktu freskoen kasuan izan ezik, horietan ez baita punturik behar elikadura osasungarria sustatzeko.

Fundazioa mugitzen duen motorra, jarduera garrantzitsuena, erabiltzaileei laguntzea da, laguntza behar duten egoera eta izapide guztietan. Laguntza hori zeharkakoa da, bai elikaduraren arloan, bai prestakuntzaren arloan, beharrak hautemateko lagungarri baitira.

Laster, Nafarroako Arartekoak berriro bisitatuko du Tutera, Tudela Compartek kudeatzen duen laneratzeko enpresa ezagutzeko, Mejana Gourmet izenekoa. Enpresa horrek dimentsio industrial bat du, lantegia, eta beste bat nekazaritzakoa, baratzeak.

 

Partekatu edukia