Bilaketa aurreratua

Albisteak

Compartir momentos para reducir la soledad

Bakardadea murrizteko uneak partekatzea

2024 otsaila 20

Patxi Vera Nafarroako Arartekoa eta Susana Galilea kabineteburua Profesional Solidarioen egoitzara joan ziren, eta erakunde horretako ordezkaritza batek hartu zituen, Lorenzo Dionis presidentea eta Cristina Jiménez zuzendaria buru zirela.

Topaketan, elkarteak gizarteari ematen dioten zerbitzu komunitarioa azaldu zuen, hirugarren adinekoen kolektiboari begira dagoena. Boluntariotzaren bidez, une honetan arreta ematen ari diren 837 pertsonen bakardadea eta isolamendua arindu nahi dute, eta haien informazio-kanala gizarte-zerbitzuak eta auzoko unitateak dira. Jardun-ildo hori sendotzea du helburu. Profesional solidarioak, Hirugarren Sektoreko Nafarroako Plataformaren parte direnak, bereziki nabarmendu du boluntarioen prestakuntza.

Bileran, ordezkariek adierazi zuten ez zegoela komunikaziorik familia-medikuaren, gizarte-langileen eta auzo-unitateen artean, beharrezkoa baita modu koordinatuan lan egiteko eta pertsona kalteberen beharrak hautemateko.

 

Partekatu edukia